XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egun batez Aingeruen komentutik etxerakoan, Iñaziori eta apez sainduari bi moro, bidera aterarik, makil ukaldika hasi zitzaizkoten.

Apez saindua hil gogorra erori zen.

Iñaziok kolpeak hartu zituen moroer batere jazarri gabe; kontrarat, ezagutza gal artean ez zen baratu hobendunentzat otoitz egitetik.

Eiherazain batek hil hurrana altxatu zuen, eta mandoaren gainean doña Iñesen etxerat ekarri.

Barreatu zenean gaxtoak zituela kolpeak eta nekez sendatuko zela, osteka abiatu ziren ikusleak.

Haren gainean nigar egiten zutener erraiten zioten: Zerentzat egiten duzue nigar? Enekin bozkaria zaitezte jasaiteko ditudanez.

Zilizioa ken-arazi zion bere kofesorrak.

Doña Iñesen semea jabetu zen zilizio hartaz, eta ez zion behinere itzuli nahi ukan, ziolarik: Hau izanen da ene ondokoer utziko diotedan orroitzapenik ederrena.

Berrogoi eta hamahirur egun eman zituen eri, eta sendatzen hastearekin lehengo urrats guziak hartu zituen.

Lehenbiziko agertzea Aingeruen komenturat egin zuen.

Ez da hori zuhurtzia, erran zion doña Iñesek, berriz ere makur bidean jartzen zare.

Ene zoriona, ihardetsi zion Iñaziok, liteke Jainkoaren loriakotzat hiltzea.

Bainan ez zuen gehiago hirriskurik.

Urrikia sartu zen moroak igorri zituenaren bihotzean.

Karrikaren erdian egin zion Iñaziori bere krimaren aitormena: Huna zure oinetan zure etsai izana.

Erribera deitzen naiz.

Otoi, barka diezadazu! Herraz eta mendekioz itsutua hil nahi zintudan.

Zure karitate handiak erdiratu daut bihotza.

Bizi banaiz, zuri esker bizi naiz.

Gal nindezakezun eta ez nauzu galdu.

Iñaziok altxatu zuen, zioelarik lehen kolpean barkatu ziola eta ez zela geroztik baratu harentzat otoitz egitetik.

Erribera bertze bat bilakatu zen eta girixtino on higatu.